Hausnarketa Maite
-NOR BIHURTU ZAREN -IKASTOLAKO IBILBIDEAN IKASITAKOA -BIDELAGUNIZAN DITUZUNEN ESKER ONA -BIZI IZANDAKOAREN KONTZIENTZIA HARTZEA Amaiera heldu da! Titulua irakurrita ikusten duzue hausnarketa egiteko garaia heldu dela eta idatzi ditudan testuak amaierara iristeko bidea egin didatela. Beraz, hemen duzue nire hausnarketa! Atzerantz begiratzen badut, DBH lehenengo mailan nengoenean eta orain, DBH laugarren mailan, pasa diren lau urteak hausnartzen baditut eta konparatzen baditut, ez dago dudarik asko aldatu naizela bai fisikoki nola psikologikoki. Normala denez, fisikoki zerbait hazi naiz altueraz hitz eginda eta argaldu lehen nengoen bezala konparatuz. Lehen askoz lotsatiagoa nintzen baina zerbait murriztu egin dut. Gainera lehen nire pentsatzeko modua 'ume' batena zen eta urteak pasa nahiko esperientzia bizi ditudanez, nire ustez, asko heldu naiz eta gauzak eta bizitza beste perspektiba batekin ikusten dut. Baita gaur egun, saiatzen naiz pertsona positiboa izaten eta ...